Gero eta gertuago daude Gasteizko jaiak, bi hilabete inguru falta dira jadanik. Jaiekin batera, EHUren Gasteizko campusera itzuliko dira txosnak. Aurten ere abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira jaiak, asteartetik igandera bitartean, sei festa egun, zazpi txosna, hiru karpa, lau agertoki eta dozenaka kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira Gasteizko Txosnagunean.
Ekainean zehar jakinaraziko dituzte Gasteizko Txosnetako hiru oholtza nagusietan —agertoki nagusia, Entxosnatu Karpa eta Gazte Karpa— arituko diren musika talde eta DJak. ALEAk jakin duenez, baieztapenak tantaka iritsiko dira. Askotariko proposamenak izango dira, gustu eta estilo anitzekoak, baita sorpresaren bat edo beste ere. Txosnetako leloa aurten ere Entxosnatu, etorri gugana! izango da.
TALDEAK eta DJak
Orain arteko baieztapenak
LES TESTARUDES
Bartzelonako La Bordetatik lehen aldiz etorriko dira txosnetara. Oholtza nagusian izango da bederatzi emakumeko taldea, beren ska, reggae, rocksteady eta soul doinuekin.
IZAKI GARDENAK
Oholtza nagusia beteko du pop, rock eta folk talde gasteiztarrak.
MARUXAK
Mendilloriko kolektibo trabestiak txosnetako oholtzara ekarriko ditu euskal tradizioa, musika eta trabestismoa. Lehen aldiz txosnagunean.
ATTURRI
Punk-oi talde nafarra Gazte Karpan arituko da bere lanak aurkezten, karparen 15. urteurrenean.
SEDIENTOS DE CUMBIA
Iruñetik Gasteiza hurbilduko dira, Latinoamerikako cumbia doinuekin dantzan jarriko dute lehen aldiz txosnetako oholtza.
LEIHOTIKAN
Hardcore melodikoz beteko dute Iruñeako kideek txosnetako oholtza nagusia.
BELE RAVEN
Donostiatik zuzenean, Beleren alde raveroena ikusteko aukera izango dugu Entxosnatu Karpan.
SASHAGURRUPACHICUDA
Gazte Karpak 15. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan izango dira, Gasteiztik zuzenean.

GANIBET
Altsasuko gazteek beren kantak eta euskal tradizioko remixak ekarriko dituzte Gazte Karpara.
AKERBELTZ
Erromeria ekarriko dute Akerbeltzeko kideek txosnaguneko eszenatokira.
ARRANBE
Arranbeko gaztetxoek ere Gazte Karparen urteurrenean parte hartuko dute.

MASKAK
Lapurdi eta Nafarroa Beheretik lehen aldiz hurbilduko dira Gasteizko txosnetara.
ZINEZ
Iruñerritik datoz Gazte Karparen 15.urteurrena ospatzera.
FATAL
Valentziatik datorren talde berriak txosnagunea dantzan jarriko du.
NO LIMITS
Bergaratik Gazte Karparako jauzia egingo dute beren Oi soinu errebeldeekin.
SUNE
Txonaguneko eszenatoki nagusia sutan jartzeko gogoekin dator Sune, lehen aldiz txosnagunean.
NAXKER
Atarrabiako taldeak lehen aldiz ekarriko ditu txosnetara bere pop eta postpunk doinuak.
DJ POMERANIAN
Gazte Karparen 15.urteurrena ospatzera etorriko dira aurten.

DJ LOBAK
Gazte Karparen urteurrenean arituko dira Lobak ere.

ROSA MARI
Entxosnatu karpa dantzan jarriko dute beste urte batez.

BLOODY BLOSSOM
Gazte Karpan arituko dira oholtza gainean.

MANBU
Gazte Karparen 15. urteurrenean arituko dira DJak.

RADIO PATIO
Entxosnatu karpa berotzera hurbilduko dira Radio Patioko kideak aurten.

SUQLENT
DJ gasteiztarra beste urte batez arituko da Entxosnatu karpa sutan jartzen.

BELTRANZ
Entxosnatu karpa dantzan jarriko du aurten.

DJ ZIRTZART
Gazte Karparen 15.urteurrena girotzen arituko dira Zirtzarteko kideak ere.

DJ IZENORDAINAK
Izenordainak ere Gazte Karpa dantzan jartzera etorriko dira txosnetara.

MATAH
Bartzelonatik etorriko da Malah, Txosnagunean dantzan jartzeko asmoz.
IRTEN-BIDE
Goierriko boskotea Gazte Karparen 15. urteurrena ospatzera hurbilduko da jaietan.
THE LIO
Punk-rock talde nafarra ere izango dugu aurten Gasteizko Txosnetan.
ESTOLDETAN
Gazte Karpan arituko da bikote gasteiztar gaztea.

INDABE
Donostiako laukotea ere izango da Gazte Karparen urteurrena ospatzen.
CHOCOLATE REMIX
Argentinatik datorren artista izango da lehen aldiz Txosnagunean, bere reggaetoi feministarekin.
ELENA BARKER
Urduñatik Bilbora, eta Gasteiza etorriko da Barker musika elektronikoz betetzera Txosnagunea.

M.RAVARINO
DJ gasteiztarrak beste behin jarriko du dantzan Entxosnatu Karpa.
