Festa 17:30ean hasi da Andre Maria Zuriaren plazan, eta jokalariak 19:00etan iritsi dira autobusean Buesa Arenatik. Garaipenaren ekitaldiak ohorezko aurresku batekin eta Tadas Sedekerskis kapitainak Andre Maria Zuriari egin dion lore eskaintzarekin hasi dira.
Ondoren, taldekideak balkoira igo dira titulua eskaintzera eta zaleei hitz batzuk egitera. Paolo Galbiati entrenatzailearen hitzek eta talde osoaren partaidetzak giro bikaina jarri dute Gasteizko plazan. Sedekerskis kapitainak Ikusi mendizaleak abestu du zaleekin batera, eta jaia amaitzeko, suziriak bota dituzte Forrestek bonboa jotzen zuen bitartean.