Ay Cirila, Cirila, Cirila...

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 22a

Argazkia: @jFAonboArd

'La Cirila' abestiaz gain, beste hainbat kanta tradizionalek lekua dute kalean.

Foru kalean zegoen Felipe tabernan hasi ziren abesten kantu bitxi hau 1962an, eta, ordudanik, urteko azken egunean, Gabonetako afarira joan aurretik, jende andana biltzen da abestia kantatzera La Unión tabernaren inguruan. 'La Cirila' abestiaz gain, beste hainbat kanta tradizionalek lekua dute kalean abesten den errepertorio horretan. Jaietako programa ofizialetik kanpo egon arren, urtero mantendu izan den tradizio gasteiztar petoa da.

Letra ez da hemen sortutakoa, eta, gainera, eraldatuta dago gaur egun. Diotenez, 1920ko hamarkadan militarrek abesten zuten kopla batetik abiatu zen gaur egun Gasteizen hain ospetsu bilakatu den kanta hau. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago