Euskararen Eguna

'Euskara zugan, nigan, gugan'

Ekaitz Anda 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Eguneko ekitaldien artean, adierazpen instituzionala irakurri dute Gasteizko ordezkari politikoek. "Euskara zaindu, elikatu eta pizteko" deia egin dute. 

Udaleko talde politikoek Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta prestatutako erakunde mailako adierazpena irakurri dute, Izaskun Arrue Kulturgunean, Euskara zugan, nigan, gugan izenekoa. 

Gainera, gazte literaturako lanen euskarazko itzulpenik onenen Vitoria-Gasteiz sariak banatu dituzte; Naroa Zubillaga eta Irene Hurtado de Saratxo itzultzaileek irabazi dituzte. Aurten, guztira, 15 lan aurkeztu dituzte, lau gazteen kategorian eta hamaika haurren kategorian.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago