Euskadiko Filmategiak mundu osoko zinema klasikoa nabarmentzeko antolatu duen Klasikoak zikloaren bigarren edizioa egiten ari da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Abenduan zehar, Artium museoan euskal zinemak gehitu dituen lan zaharberritu batzuk aurkeztuko dituzte euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin: Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Abenduaren 3an proiektatuko dituzten lehengo bi filmak, eta abenduaren 10ean azken biak, 19:00etan. Zuzendariek aurkeztuko dituzte filmak.