Aritz Ibarra Gasteizko gazteak salatu du Ertzaintzak masailezurra hautsi ziola iragan igandean, Falange Españolaren kontzentrazioaren ondorioz sortutako istiluetan, eta horrekin batera hortz bat galdu duela eta beste bi mugitu zaizkiola. Ibarraren salaketaren arabera, "metro gutxira eta aurpegi parean" Ertzaintzak bota zuen pilotakada baten ondorioa dira zauriak.
Ibarrak sare sozialetan zabaldu ditu, gainera, Ertzaintzak zauritu zuen pilotakada botatzen duen momentua, eta pilotakada horrek aurpegian eragin dizkion zauri larriak.
EHra makilez armaturik etorri zen Falangeari aurre egin genion gazte abertzaleak horrela jazarri gintuen Ertzaintzak
— Aritz Ibarra (@ibarra_aritz) October 15, 2025
Nire kasuan, aurpegira zuzenean bideratutako pilotakada batez ezpaina ebaki, masailezurra hautsi, hortz 1 atera eta 2 lekualdatu zizkidan
Bideoan ikusgai.
⬇️ pic.twitter.com/HBSCnsvxea