"Gizartea ari da egiten gobernuek egiten ez dutena"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko irailaren 19a

Palestinaren aldeko nazioarteko borroka egunarekin bat eginez ehunka lagun atera dira berriro kalera.

*Irudiak: PHOT.OK

Gasteizko kale nagusiak beste behin hartu dituzte ehunka herritarrek, Palestinaren alde eta Israel egiten ari den genozidioren kontra protesta egiteko. Europako gobernuak erakusten ari diren "pasibotasuna" ere salatu dute: "Gizartea ari da egiten gobernuek egiten ez dutena", esan dute. "Gobernuek ez badute ekiten, guk egingo dugu. Isiltasuna ez da aukera bat".

Manifestazioaren buruan palestinar ugari izan dira eta haiekin batera Palestinaren Aldeko Osasun Langileak, Gure Umeak ere Badira, eta Gazarako Mugimendu Globala-Euskal Herria taldekoak. Bilbo plazatik abiatu da martxa eta Andre Maria Zurian amaitu da, adierazpen bat euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz irakurrita.

Antolatzaileek Palestinaren egoerari eta Sumud ontzidiarekin gertatzen denari adi egotera deitu dute: gogorarazi dutenez, dagoeneko birritan eraso diete Gazara doazen ontziei. Zer edo zer gertatuz gero "kaleak hartzera" deitu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago