Azken goiza erre dute gasteiztarrek

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 9a

Jaietako azken goizak denentzako jarduerak eman ditu aukeran.

Zeledoni datorren urtera arte agur esateko ordua iristear dela, denetariko jardueratan eman dute goiza gasteiztarrek zein bisitariek. Musikari, fanfarre eta bestelakoen partetik alaitasuna eta girotzea ez dira faltan egon goiz osoan, eta herri kirolek Foru plaza hartu dute berriz. Andre Maria Zuriaren plazan igerilekua eta guzti paratu dute, eta bertsoak, dastaketak, haurrentzako zirkua, jotak edota jolasak izan dira beste aukeretako batzuk.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago