Herri kiroletako Andre Maria Zuria txapelketarekin jarraitu dute gaur goizean. Bertan aizkora txapelketaren finala egin dute, ingude altxatze emakumezkoen txapelketa, lasto altxatzea ea txinga proba. Publikoak biziki eskertu ditu kirolarien ahaleginak, are gehiago, eguerdiko sargoria aintzat izanda.