Beteranoen egunean, bizitzaren tonbolan beterano gisa urte batzuk baino daramatzatenek ere aukera ugari izan dituzte gaur ederki pasatzeko. Horietako bat eguerdi partean izan da, Urrezko Zeledonen plazan Batasuna Gasteiz kuadrillak antolatu duen apar festan. Gaur bezalako egun bero batean, umeak zaintzearen aitzakian edo, benetako beterano batek baino gehiagok eremu freskora sartzeko tentazioari ezin izan muzin egin.