Azken aurreko eguna alaitu dute dianek

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 8a

Plaza Berritik atera dira musikariak, festara deitzen duten dianak jotzeko.

Ostiralean oraindik despistatu samar edo oraindik erdi lo daudenak astintzeko dianei ekin diete gaur. Plaza Berritik abiatuta, Udal Musika Bandak, Udal Txistulari Bandak, Arabako Foru Aldundiaren Txistulari Bandak, Fanfarreak, gaita jotzaileek eta txistulariek parte hartu dute. Atzo txikienen tartea izan zen modu berean, gaur beteranoek hartuko dute lehen lerroko postua jaietan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago