Gasteizko jaietan haur eta gaztetxoek duten egun handi honetan ez dira falta izan, noski, haientzako jarduerak. Gune nagusienetako bat Arriaga parkean paratu dute goizean, eta bertan, besteak beste, puzgarriak, jolasak, kirol pistak, abentura gunea izan dituzte.