Ume eta gaztetxoen egunean, urteroko hitzorduari huts egin gabe, San Migel dorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren plazan agertu dira Edurne eta Zeledon Txiki. Milaka lagunen babesa izan dute bero handiko egun honetan.
Galtzagorri kuadrillako Eñaut Saenz de Biteri eta Los Alegrios kuadrillako Aiora Diaz arduratu dira aurten jaietako pertsonaia txikiak gorpuzteaz.