Gasteiztik ihes egin eta arabiar munduan murgiltzeko aukera eskaini nahi du Juan Aiala plazan antolatutako azokak. Janari postuak, espeziak, bitxiak, denetik topatu daiteke zoko arabiarrean.
Ikuskizunak ere badaude, eta ehunka pertsonak gozatu ahal izan dute jada esperientzia. Abuztuaren 9ra arte egongo da zabalik, arratsaldez, Arabako Aldundiaren eraikinaren atzekaldean.