Herri kirolak egunero Foru plazan

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 6a

Diziplina anitzen erakustaldia antolatu dute egunero 12:00etan Foru plazan. Aizkolariak, orga txapelketa, txingak... Arabako eta Euskal Herriko ordezkariek bisitatu dute Gasteiz jaietan.

Herri kiroletako Andre Maria Zuriaren txapelketa jokatzen ari dira dozenaka kirolari egunotan Gasteizen. Foru plazak ezpalez betea ematen du eguna, hurbiltzen diren ehunka herritarren gozagarri.

Abuztuaren 9ra arte egunero, 12:00etan hasiko dira erakusketak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago