Andre Maria Zuriaren jaietan Foru plazako frontoia bisitarako gune saihestezin bihurtzen da ehunka gasteiztarrentzat. Aurten ere goizero jokatzen ari dira partidak, 10:30ean hasita, eta frontoia beteta egon da egunero. Eskuz binakako Euskal Pilota Txapelketa aritu dira jokatzen gizonezkoak, eta emakumezkoen Green Capital pala txapelketaren partidak ere bertan jokatu dira.