Ausartentzako tartea Iradier Arenan

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 6a

Bigantxa artean korrika aritu dira dozenaka gazte Gasteizko zezen plazan. Jaietan egunero 10:30ean, Iradier Arenan.

Ehunka pertsona hurbildu dira bigantxen ikuskizuna bertatik bertara ikusteko zezen plazan. Taldeka jolasak egiten hasi dute saioa, ariketa ezberdinak eginez, tenislariena edo "printzesa eta zaldunaren" jokoa, esaterako.

Gerora jaitsi dira parte hartu nahi zuten guztiak plazara, eta bigantxak ateratzen joan dira. Dozenaka gazte aritu dira korrika, eta ubelduren bat ere eramango dute zenbaitek. Egunero 10:30ean hasiko da bigantxen ikuskizuna Iradier Arenan, jaiek iraun bitartean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago