Gaurkoan Irati Anda, Manex Agirre, Aner Peritz eta Saioa Alkaiza bertsolariak aritu dira eskuz esku gaur Aihotz plazan, Irati Martinez gai-jartzaile izan dela. Gai politiko eta polemikoak jarri dizkie Martinezek bertsolariei; adibidez, GKS eta Etxebizitza Sindikatuaren gatazka txosnekin edota Palestinako genozidioa.
Abuztuaren 9ra arte gozatu ahal izango da egunero bertso saioez, 13:00etan Aihotz plazan. 7an Eli Zaldua, Peru Abarrategi, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi arituko dira kantuan, 8an Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego, Xabat Galletebeitia eta Amaia Iturriotz, eta amaitzeko, abuztuaren 9an Oihane Perea, Unai Anda, Maialen Lujanbio eta Julio Soto.