Blusa eta neska kuadrillak, maldan behera

Jon Flores 2025eko abuztuaren 6a

Urtero lez, erreferentziaz betetako autoak izan dira abuztuaren 6ko protagonista Gasteizen.

Zortzigarren urtea da Los Alegrios blusa eta neska taldeak goitibehera txapelketa antolatzen duena Gasteizko jaietan. Aurtengoak sekulako arrakasta izan du, 31 parte hartzailerekin.

Denetariko erreferentziak izan dira garraioen dekorazioan, baina nabarmenenak filmeetakoak izan dira; hala nola, minionak, Stich eta mamu-harrapariak (Ghostbusters) izan dira txalotuenak. Kritikarentzako ere lekua egon da aurten, Batasuna kuadrillakoek beraien autoa hostoz eta adarrez bete baitute, lorezainen grebari aipu eginez. Gainera, autoaren gainean kartel bat jarri dute, "green, green, berdez pasatu gara" esaldiarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago