Egitaraua | Abuztuak 7

Zeledon Txiki, Edurne eta Fermin Muguruza jaitsiko dira Gasteiza

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 6a

Iazko Zeledon eta Edurne Txiki, jaia girotzen. Argazkia: ALEA

Gasteizko jaien ekuatorera helduta, Andre Maria Zuriaren plazan Zeledon eta Edurne Txikiren jaitsiera izango da 7an. Fermin Muguruzak kontzertua emango du txosnetan, Izaki Gardenak Aihotz plazan, eta Mago de Oz Foru plazan.

EGITARAUA | Abuztuak 7, osteguna

10:30 Bigantxak, Iradier Arenan.

12:00 Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Andre Maria Zuriaren plazan. Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda eta Buruhandien konpartsaren dantzaldia.

12:00 Haurrentzako jolasak, Arka plazan.

12:00  Jotak, Prado parkean. Alegria ribera.

12:30  Ipurbeltz, haurrentzat, Peñaflorida kondearen plazan. Ameztu eta Nai.

12:30  Gymkhana Gaupazaleak, Santa Maria plazan.

13:00 Bertso saioa, Aihotz plazan. Eli Zaldua, Peru Abarrategi, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi.

13:45 Dantzaldia, Floridako kioskoan. Erraldoien Konpartsaren dantzaldia Udal Musika Bandarekin eta Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileek lagunduta.

16:30 Joaneko kalejira, Plaza Berritik.

17:15  XIII. Esku pilota jaialdia, pintxoz eta ardoz lagunduta, Foru plazan.

19:00 Dantzaldia, Floridako kioskoan. Belle & Blue orkestrarekin.

19:30 Umorearen txokoa, Prado parkean. Katana, Ana Goitia.

21:15 Larrain-dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

22:30 Los Tenampas mariatxia eta Las Perlas del Norte balleta, Probintzia plazan.

23:00 Gasteizko Piroteknia Ikuskizunen Nazioarteko XXI. Erakustaldia, Mendizabalan. Alto Palancia.

23:55 II. Kaletarock jaialdia, Santa Maria plazan.

00:30 Welcome Band orkestra, plaza Berrian.

Kontzertuak

19:00 Broken Salad, Falerina lorategian.

19:45 Aldakan, Santa Maria plazan.

20:00 Zankarron Blues, txosnetan.

20:30 The Twin Rebels, Falerina lorategian.

22:00 Fermin Muguruza, txosnetan.

23:00 Izaki Gardenak, Aihotz plazan.

00:00 Mago de Oz, Foru plazan.

00:30 Kontzertu ochenteroa, Arka plazan.

02:00 Fifi eta Fefa, txosnetan.

04:00 DJ Elepunto, txosnetan.


Egunero Foru plazan:

10:00, 17:30 eta 18:00 Arabar bola jokoaren 60. erakustaldia.

10:30 Eskuz binakako Euskal Pilota Txapelketa eta Green Capital Emakumezkoen palako txapelketa.

12:00 Herri kiroletako Andre Maria Zuriaren txapelketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago