Pasa da txosnetako lehen gaua, baina dozenaka emanaldi izango dira oraindik abuztuaren 9ra arte. Borondatezko lana nabarmendu dute aurten ere, eta salatu dute irabazi asmorik gabeko elkarteak badira ere aldundiak enpresak balira bezala tratatzen dituela.
Ticket Bai sistema "mehatxupean" jarri behar izan dutela salatu dute, baina borrokan jarraituko dutela salbuetsita gelditu arte. Txosnetatik pasatako milaka txandalariei omenaldia egingo diete.
GKS eta Etxebizitza Sindikatuak "txosna pirata" jarri dute Letretako fakultatearen ate aurrean, txosnetan parte hartzeko debekuaren aurka protestan. Poliziaren jazarpenerako arriskua ikusten bazen ere, lehen gaua gertakari nabarmenik gabe joan da.
Datozen egunetan ere hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da txosnetan:
ABUZTUAK 5 ASTEARTEA | Elkartasun eguna
Herra, Arene 6, Afro Beats, Brigade Loco, DJ Lobak, Mdm eta I+D.
ABUZTUAK 6 ASTEAZKENA | Ikasle eguna
Dena, Pubic Enemy, Aimarz, Biznaga, Eteranal eta Rosa Mari.
ABUZTUAK 7 OSTEGUNA | Gazte eguna
Zankarron Blues, Fermin Muguruza, DJ Sorpresa, Fifi eta Fefa, eta Elepunto.
ABUZTUAK 8 OSTIRALA
Estoldetan, Kokein, Marte Lasarte, Sustrai Berriak, Bizardunak eta Suziri Krew.
ABUZTUAK 9 LARUNBATA
Anixe, Safu, 721, Hofe, Andrigina Show, DJ Wellington eta Sqlent.