Barraketan helduak ere haur

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 5a

Mendizabala atrakzioz beteta dago aurten ere. Abuztuaren 6 eta 10ean prezio herrikoiak izango dituzte barrakek.

25 barraka daude Mendizabalean, Andre Maria Zuriaren jaietarako. Haurrei zuzendutako hamalau atrakzio jarri dira aurten, ohe elastikoak, noria, Jump Stick edo Jumping jolasak, esaterako. Eta helduentzako ere beste 11 atrakzio, hala nola, matxinsaltoa, Rocket, Olla, Dragoia edo Autotxokeak. 17:00etatik aurrera egoten da zabalik eremua, eta abuztuaren 6an goizez ere bai, 12:00etatik 15:00etara, prezio herrikoiekin.

Bestalde, ostalaritzako postuak eta jolas tradizionaletako gune bat ere badaude Mendizabalean. Hamasei janari eta edari postu jarri dituzte, eta beste hamasei joko postu, izan bingoak, tonbolak edo tiro postuak. Rossi Show Time zirkoa ere badago gunean, abuztuaren 10a arte.

Prezio herrikoiak

Bi egunez beherapen bereziak izango dituzte atrakzioek, irisgarriago izateko. Abuztuaren 6an goizez eta abuztuaren 10ean arratsaldez izango dituzte prezio herrikoiak barrakek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago