Arabako bola jokoa, belaunaldien arteko lotura bila

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 5a

Urtero bezala, Foru plazaren azpian jokatuko da aurten ere, 58. erakustaldia da jada. Jokalari zaharrak eta gazteak bildu dira bolatokian.

Andre Maria Zuriaren jaien harira bola joko arabarraren erakustaldia ikusteko aukera izango da goizero, 10:00etan, Foru plazako bolatokian. Araba bola joko elkarteak antolatuta, hiru kategoriatan arituko dira jokalariak, gizonezkoak, emakumezkoak eta absolutua.

Belaunaldi aldaketa kostata egiten ari badira ere, 50 nerabek parte hartzen dute elkartean, 650 bazkide dira guztira. 58. bola joko erakusketa da aurtengoa, eta ikusi ahal izan dira aurpegi gazteak ere boloari eragiten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago