Goizeko 11:30etan atera dira San Prudentzio kaletik Gasteizko buruhandi eta erraldoiak. Txistularien eta dultzaineroen doinuez lagunduta atera dira kalera, umeen eta helduen gozamenerako.
Aurtengo jaiak bereziak dira buruhandi eta erraldoien konpartsentzako, atzoko txupinazoan lekua izan baitzuten, PP alderdiak gonbidatuta, beste eragile eta norbanako batzuen artean.