Gaur goizean, giro alaian ospatu da ohiko lore eskaintza Andre Maria Zuriari. Blusa eta nesken kuadrillek, urtero legez, euren kolore eta sinboloekin jantzirik, kaleak zeharkatu dituzte San Migel elizako balkoira iritsi arte, eta bertan lorez inguratu duten Ama Birjinaren irudia, herritar eta bisitarien aurrean.
Andre Maria Zuriaren eguna izanik, Gasteizko patroiaren omenezko hainbat ekintza egingo dira egunean zehar. Blusa eta nesken federazioak eta batzordeak ordutegiak adostu dituzte aurten, bigarren aldiz, ilarak saihesteko.