Egitaraua | Abuztuak 5

Omenaldiz eta musikaz betetako ongietorria Andre Maria Zuriaren egunari

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 4a

Andre Mari Zuria da egun handiaren ikurra. Argazkia: Gasteizko Elizbarrutia

Jaien egun handiari harrera egingo diote Egunsentiko Arrosarioaren Prozesioak eta mezak. 9:00etan, urtero bezala, Blusek eta Neskek Andre Maria Zuriari lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua egingo dizkiote. Ondoren, kaleko giroaz eta hainbat musika gunez gozatu ahal izango dute hirigunera bertaratzen direnek.

EGITARAUA | Abuztuak 5, asteartea


07:00 Egunsentiko Arrosarioaren Prozesioa, erdialdetik.

09:00 Dianak, plaza Berrian. Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, Aldundiaren Txistulari Banda, Fanfarrea, gaita jotzaileak eta txistulariak.

12:00 Gasteizko Zortzikoa soka-dantza, plaza Berrian. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda.

12:00 Jotak Prado parkean. Voces Riberas.

12:00 Aztikeriak, haurrentzat, Tor eta Txoborro magoekin, Peñaflorida Kondearen plazan.

13:00 Omenaldia ikurrinari, plaza Berrian.

13:00 Bertso saioa, Aihotz plazan. Aroa Arrizubieta, Manex Agirre, Aner Peritz eta Saioa Alkaiza.

16:30 Joaneko kalejira, Plaza Berritik.

18:00 Pilotagune: Eskola kirolaren eguna, Foru plazan.

18:30 Gargantua, Fernandez de Pierola lorategian.

19:00 Dantzaldia Yatagán taldearekin, Florida kioskoan.

19:00 Non dago abestia? Maite DJ, Fernandez de Pierola lorategian.

19:30 Todo positivo, Oscar Terol & Gorka Aginagalde.

23:00 Su artifizialak, Mendizabalan.

23:30 Dantzaldia Kresala taldearekin, Arka plazan.

23:50 Margodisko, DJ Kroskorekin, Fernandez de Pierola lorategian.


Kontzertuak:

19:00 I see explosions, Falerina lorategian.

19:45 Korrontzi, Santa Maria plazan.

20:00 Herra, txosnagunean.

20:30 Laztana laztana, Falerina lorategian.

21:15 Larrain-dantza eta txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita jotzaileekin, Santa Maria plazan.

22:00 Arene 6, txosnagunean.

22:30 Vocal Tempo, Probintzia plazan. Kubako musika.

23:00 Merina Gris, Aihotz plazan.

23:00 Afro Beats, txosnagunean.

00:00 Isabel Aaiun, Foru plazan.

00:00 Brigade Loco, txosnagunean.

00:30 Alaska on Tour orkestra, Plaza Berrian.

02:00 MDM, txosnagunean.

05:30 I+D, txosnagunean.

 

Egunero Foru plazan:

10:00, 17:30 eta 18:00 Arabar bola jokoaren 60. erakustaldia.

10:30 Eskuz binakako Euskal Pilota Txapelketa eta Green Capital Emakumezkoen palako txapelketa.

12:00 Herri kiroletako Andre Maria Zuriaren txapelketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago