Hamar estreinaldi aurkeztuko ditu Festvalek

Erredakzioa 2025eko uztailaren 31

Gaur goizean aurkeztu dute jaialdia, Europa jauregian. Argazkia: IREKIA

Besteak beste, 'Zoomers', 'Sin gluten' eta 'Mar afuera' saioak aurkeztuko dituzte, irailaren 1etik 6ra.

Irailaren 1etik 6ra bitarte ospatuko da aurtengo Festval telebista jaialdia. Europa biltzar jauregia izango da berriro ere erdigunea, eta telebistako denboraldi berrirako ikus-entzunezko hamar ekoizpe lanen estreinaldia eskainiko da bertan.

Jaialdiak izango dituen primizien artean, Prime Videoren Zoomers saioa, RTVEren Sin gluten komedia berria, edo Atresmediaren Mar afuera seriearen lehen kapituluaren proiekzioa izango dira. Bestalde, FesTVal jaialdian, Disney+ek Entreperneurs telesaila aurkeztuko du, Rober Bodegasek eta Alberto Casadok sortu, idatzi eta protagonizatutako lehen telesaila. Gainera, Mediasetek datorren denboraldirako fikziozko apustu nagusietako bat aurkeztuko du primizian: La Agencia, Frantziako Call my Agent telesail txalotuaren egokitzapena.

"Festval jaialdi bat baino askoz gehiago da; izan ere, kulturaren, berrikuntzaren eta komunitatearen ospakizuna da. Gasteizko Udalak gure kultura ondarea aberastuko duten eta gure hiria Estatu mailan eta nazioartean proiektatuko duten ekimenak babesten eta sustatzen jarraituko du", esan du Maider Etxebarria alkateak jaialdiaren aurkezpenean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago