Santiago Eguna

Nekazarien erakusleihoa, gainezka

Erredakzioa 2025eko uztailaren 25a

Lehen sektorean lan egiten dutenen lana erakusteko ezinbesteko hitzordua da Santiago eguneko Nekazaritza Azoka, eta aurten ere milaka lagun elkartu ditu EHUren campusean.  

Produktuak saldu eta dastatzeko mahaiekin batera, bestelako jarduera batzuk ere izan dira, Slow Food Arabak antolatzen dituen hitzaldi eta tailerrak tartean. Festa giroan, aldarrikapenerako gunea ere izan da unibertsitatea; besteak beste, animalistek protesta egin dute ganadu erakusketaren aurrean, eta greban dauden Gasteizko lorezainek atxikimenduak jaso dituzte.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago