Santiago Eguna

Baratxuriak, lepoan hartuta

Erredakzioa 2025eko uztailaren 25a

Goizean goiz bete dute baratxuri saltzaileek Gasteizko San Frantzisko aldapa, eta laster jendetza batu da denboraldi luze baterako berakatz bila joan direnekin. Ohitura den moduan, Nafarroako saltzaile ugari izan dira tartean, eta Euskal Herritik kanpoko beste hainbat ere bai; Zamora edota Errioxatik zenbait. 

Blusa eta nesken kuadrillek girotuta, milaka lagunek eutsi diote urteroko tradizioari. Txuriak eta moreak, ekologikoak, tamaina eta prezio ugaritakoak. Kordak, poltsak, eguraldia lagun, hamaika kilo saldu dituzte gaurkoan. Eta, guztien artean, nabarmen Leringo (Nafarroa) saltzaileek jarri duten saltokia, ilada luzea sortu baitu goizetik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago