Bidaiari marka hautsita, hamar urte bete ditu autobus geltokiak

Jon Flores 2025ko mar. 14a, 13:19

Hamar urte bete ditu Gasteizko autobus geltokiak, eta datu arrakastatsuekin egin du gainera, lau milioi bidaiari baino gehiago izan baitzituen iaz.

"Mugikortasun iraunkorra eta lurralde kohesioa sustatzen dituen azpiegitura da hau, arabarrek erraz bidaiatu ahal izatea eta lanera edo kultura, hezkuntza eta osasun zerbitzuetara joatea bermatzen baitu", nabarmendu du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak geltokian bertan egindako agerraldian, gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariekin batera.

Bidaiari kopuruak gora egin du azken urtean, eta hazteko joerarekin jarraitzen duela gogoratu du alkateak, marka guztiak hautsita; lau milioi bisitari izan zituen iaz, eta 2,5 milioi ingurukoa izaten zen lehendabiziko urteetan. "Geltoki hau erreferentea da mugikortasunari eta eraginkortasunari dagokienez. Lortutakoa ospatzen ari gara, etorkizunerako konpromisoa berritzearekin batera".

Luis Lopez Sosoagak ospakizunerako egindako tarta dastatu dute, eta piano musikarekin amaitu dute geltokiaren hamar urteko ospakizun ekitaldia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago