Arabako Foru Aldundiak eraiki zuen Gasteizko aireportua 1976 eta 1980 artean, "lurraldearen garapena bultzatzeko". Photo-Araba argazki historikoak zabaltzeko Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren interneteko atariak aireportuari buruzko Aireportua '80 erakusketa argitaratu du. Saioa Etxeazarra kazetariak egindako erakusketak Arabako Artxiboko bildumetan gordeta dauden hainbat argazki biltzen ditu. Argazkietan proiektua bultzatu zuten lehen bilerak, aireportuaren inaugurazio ekitaldiak eta eraikitze etapak ikus daitezke, beste argazki deigarri batzukin batera, Otaza herria eraitsi zeneko irudi ezezagunak barne.