Umbraren 21 argi-ikuskizun eta instalazioak izan dira protagonistak asteburu honetan Gasteizko erdialdean. Milaka pertsona hurbildu dira zentrora, eta, erakundearen datuen arabera, aurreko urtean baino arrakasta handiagoa izan du ekintzak, hiru egunetik bigarrenean jada bisitarien kopurua gainditu egin baitu.