Gasteizko Udalak hezkuntza zentroarekin hitzartuta duen itunari esker, proiektu honekin talentu gaztea sustatu eta artearen bidez espazio publikoak berreskuratu nahi dituzte. Aurtengo esku-hartzea lehen mailako ehun ikasle inguruk egin dute, eta iaz egindakoari batu zaio; orduan, erabiltzen ez ziren hamar telefono kabinari bizitza berri bat eman zieten ikasleek.
"Zuen konpromisoari eta dedikazioari esker, hitzarmen honek bizirik jarraitzen du, talentu gazteen inspirazio-iturri bihurtuz eta haien sormena gure hirirako ekintza eraldatzaile bihurtzeko beharrezko tresnak emanez. Laguntza eta motibazio hori funtsezkoak dira proiektua arrakastatsua izan dadin", esan die ikasleei Beatriz Artolazabal saileko zinegotziak.