Bideo kopla lehiaketako sari banaketa, 2024

Jon Flores 2024ko abe. 11a, 09:59

Abenduaren 1ean izandako Bideo Kopla Lehiaketaren finalak harrera itzela izan zuen.

Bideo Kopla Lehiaketaren finala ospatu zen pasaden igandean, egitasmo honen bosgarren edizioari agur esateko. Oihane Perea, Irati Anda, Peru Abarrategi eta Maddalen Arzallus bertsolariak izan ziren Zabalganako gizarte etxeko areto betearen aurrean sari banaketa girotzen.

Hainbat sari banatu ziren, agian esanguratsuena publikoaren botoa izanik, Lakuabizkarra 5.B taldeak 3.301 boto jaso baitzituen Alearen webgunean. Hala ere, beste hainbat saritu ere egon ziren: Argantzun 3.zikloa , Barrundia Herri Eskola, Bertxilika LH4, Aretako Bertso Eskola, Legutioko Bertso Eskola, Angel Ganivet 5. D, Umandi 5.C, San Bizente ikastola 6. Maila, Gorbeia eskola 6. Maila, Virgen de Oro 6.maila, Ikasbidea 5.D, Toki Eder 5A, Zabalgana 5.B eta Lope de Larrea 5.D. Sari ederrak jaso zituzten guztiek:

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
  • HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago