Euskararen aldeko lana omendu dute Lazarraga Sariek

Erredakzioa 2024ko aza. 18a, 10:42

Bost enpresa arabarrek jaso zuten saria, Bai Euskarari elkarteak eta Arabako Foru aldundiak sortutako ekintza honetan.

Laudioko bi enpresa eta Gasteizko hiru izan dira sariak jaso zituztenak: Grafik, Sartu Araba, Elkar, Hyundai Eska eta Jimmy Jazz. Bost entitate hauek euskararen arloan egin dituzten aurrerapenei esker eman zaie saria.

Edurne Azkarate aktoreak egin ditu aurkezpen lanak, Bergoi Madernaz del Pozo Bai Euskarari elkarteko aholkularia eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiaren hitzez lagunduta. Saritutako enpresen bozeramaileek ere hitz batzuk esateko aukera izan dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago