Espainiako Poliziarekin batera sartu da Udaltzaingoa Errotako lonjetan

Erredakzioa 2024ko urr. 24a, 12:24

Gaur goizean abiatu dute polizia operazioa. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Udalaren arabera, "egoera irregularrean" zeuden bost lagun identifikatu dituzte, eta beste bi atxilo eraman dituzte, "izapideak egiteko". 

Errota auzoan okupatuta zeuden bi lonjatan sartu dira gaur goizean Gasteizko Udaltzaingoa eta Espainiako Polizia, eta bertan bi lagun atxilotu eta beste bost identifikatu, udalak iragarri duenez. Udalaren arabera, "egoera irregularrean" zeuden bi lagun horiek, eta Betoñuko polizia etxera eraman dituzte. 

Goizeko bederatzietan abiatu dute operazioa, Navarro Villoslada eta Bruno Villarreal kaleen arteko lehen lonjarako sarbidea blokeatu eta barrura sartu direnean. Bertan hiru pertsona identifikatu dituzte. Horietako batek poliziei dokumentazioa aurkeztu ez dienez, atxilo eraman dute, "izapideak egiteko". Ondoren poliziak Gurutze Gorria kaleko beste lonja batera joan dira. Erregistroan lau lagun aurkitu dituzte. Horietako baten kasuan ere, agiririk aurkeztu ez duenez, polizia etxera eraman dute. Udalak iragarri du "lanean" ari dela "erregistroak egin dituzten eremuetan prebentziozko zaintza indartzeko".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago