2024/10/18 18:00 - 19:30

HAURRENTZAKO EKINTZA

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin

Jakinmin, filosofia saioak haurrekin
Ignacio Aldekoa Kultur Etxea-3. aretoa, Gasteiz

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako.

Adinak: 7-10  urtekoentzat. Izen-ematea: irailak 23 – urriak 17, hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago