Zeledon igo eta gero, su artifizialen erakusketa batekin argitu dute elizaren dorrea. Maider Etxebarria alkateak azken lore eskaintza egin dio Andre Maria Zuriari, eta salbe bat abestu diote birjinari.
Blusek eta neskek haien kandelak piztu dituzte Andre Maria Zuriarengana hurbiltzeko eta azken aldiz agurtzeko. Zenbait kuadrillak aurresku bat eskaini diote; beste batzuek, aldiz, neska edo blusa bat eraman dute hileta baten gisan. Jaiak ofizialki amaitu arren, gauez jai giroa jarraituko du goiza iritsi arte.