XXVII. Meneito Beteranoa antolatu du Nekazariak kuadrillak Probintzia plazan. 12:00etatik aurrera bikoteak hurbildu dira izen ematera, eta pasodobleak dantzatzen ibili dira. Eguzkiak gogor jo du, eta antolatzaileen arabera aurreko urteetan jendeak utzi egin behar izan du dantza, gehiegizkoa zelako.
Aurten eutsi diote beroari, freskatzeko atsedenak hartuta, Nekazariak taldekoek prestatutako hamaiketako eta guzti. Hogei bikote inguru lehiatu dira Meneito txapelketan. Txarangako kideek jarri diete musika oholtza gainetik, eta haiek banatu dizkiete sariak hoberen dantzatu duten bikoteei.