Mezaren ondoren, neska eta blusa beteranoek lore-sorta bat eman diote Andre Maria Zuriari eta haiei zuzendutako mintzaldi txiki bat entzun dute, ohorezko aurresku bat eskaini baino lehen. Kofradiak eskainitako erroskillez gozatzeko aukera ere izan dute, haien eguna ezin hobeto hasteko. Dianak, dantzaldiak eta "meneito" txapelketa gaur egongo diren jardueren artean.