Edurne eta Zeledon Txiki Iñaki Kerejazurekin, Zeledonekin, alkatearekin, kultura zinegotziarekin eta udalbatzako ordezkariekin egon dira gaur goizean. Jaia behin martxan jarrita, hirigunera bertaratutako haurrek zenbait jarduerez gozatzeko aukera izan dute. Gargantua, ikuskizuna Peñafloridako Kondearen parkean, abentura gunea Arriaga parkean edo Edurne eta Zeledon Txikiarekin batera jaia Santa Barbara plazan. Txikiei zuzendutako hainbat jarduera izan dira gaur.
Arratsaldeko jaian, haurrentzako lantegi batzuk antolatu dira. Txapa pertsonalizatuak egiteko, aurpegiak margotzeko edo ponpak egiteko gune batzuk egon dira plazan. Bestalde, zenbait erraldoik girotu dute jaia, eta Aker eta Babazorrorekin argazkiak egiteko aukera izan dute bertaratutako guztiek.
Argazkiak: Gasteizko Udala eta ALEA.