Bertsoz bete da Aihotz plaza, eta datozen egunetan ere berdin jarraituko du

Erredakzioa 2024ko abu. 7a, 17:38

Egunero 13:00etan bertso saioa izango da Aihotz plazan, eta aurretik musika herrikoiaren adierazpen ezberdinak entzun ahal izango dira.

Eguneroko bertso erakustaldian, gaurkoan, Maialen Lujanbio, Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre eta Gorka Pagonabarraga aritu dira oholtza gainean. Gasteizko jaiez, musikaz, politikaz, minez eta zorionez aritu dira, Irati Martinez gai jartzailearen gidaritzapean.

Datozen egunetan ere bertso saio interesgarriak izango dira eguerdietan Aihotz plazan. Bihar, abuztuak 8, Peru Abarrategi, Oihane Perea, Xabat Illarregi eta Aissa Intxausti arituko dira kantuan. Ostiralean berriz, 9an, Paula Amilburu, Andoni Egaña, Unai Anda eta Sarai Roblesen txanda izango da, jaiei amaiera emateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago