Gaur goizean egin dute Los Alegrios kuadrillak antolatutako goitibeheren lasterketa, ezusteko eta guzti. Goitibeheren erdia jaitsi aurretik, haietako batean zegoen bidaiaria erori eta hanka zauritu du, goitibehera gainetik pasa baitzaio. Istripuaren ondorioz, lasterketan bertan behera gelditu da anbulantzia etorri den arte.
30 goitibeherek emana zuten izena zazpigarren edizio honetan parte hartzeko. Behin zauritua anbulantzian eramanda, eta beheko goitibeherak berriro gora igota, martxan jarri da berriz lasterketa. Hiru sari banatu dira parte hartzaileen artean: goitibehera azkarrena, originalena eta kuadrilla onena saritu dituzte.