Goizeko 9etan hasi da Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza, San Miguel elizan. Goiz goizetik aritu dira blusa eta neska kuadrillak erdiguneko kaleetan zehar, eta ikuskizun ugari egon dira bisitarien gozagarri. Herri kirol erakustaldia, Arabako bola jokoa, Zortzikoa plaza Berrian, bertsoak Aihotz plazan...
Harri jasotzen aritu da Eider Garcia Durana, beste batzuen artean, eta marka berria lortu du. 100 kg-ko kopa altxa duen lehen emakume arabarra bilakatu da Eider Garcia. Behin bakarrik altxa behar zuen, eta bost aldiz altxa du azkenean.