GKS eta Etxebizitza Sindikatuak txosna bat jarri dute Letren Fakultatean

Erredakzioa 2024ko abuztuaren 4a

Letren Fakultatean jarritako txosna eta oholtza. Argazkia: GKS

Txosnetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dute. Abuztuaren 4 eta 5erako egitarau propioa antolatu dute.

Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak txosna bat jarri dute Letren Fakultate parean, txosnagunetik metro gutxitara. Aurreko urte batzuetan ere jarri izan dute txosna alternatiboa, haiei parte hartzen uzten ez dietela salatzeko.

Abuztu hasieran berriz ere aldarrikatu zuten txosna jartzeko eskubidea Mugimendu Sozialistako bi eragileok, eta abuztuaren 4 eta 5erako egitaraua iragarri zuten. Gaur jakinarazi dutenez, Letretako Fakultatean jarritako txosnan eta oholtzan izango dira ekimen hauek.

Txosna Batzordeak ekainean argitaratutako ohar batean prestutasuna azaldu zuen urritik aurrera gatazka konpontzera bidean lan egiteko. GKS eta Etxebizitza Sindikatuak azken oharrean berretsi dute keinu hori begi onez ikusten dutela, baina ez dela egoera gainditzeko "bide orri zehatzik" existitzen. Hala ere, urrian irtenbidea adosteko prest agertu dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago