Nesken eta Blusen batzordeak eraso matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu ditu

Erredakzioa 2024ko abu. 3a, 19:07

Gasteizko kuadrillek haien pankartak erakutsi baino lehen, emakumeen aurkako indarkeria salatu izan nahi du Batzordeak.

Bihar Arabako hiriburuko jaiak hasi baino lehen, Blusen eta Nesken Batzordeak jai seguruak aldarrikatu ditu. "Kalea, jaiak, gaua... guztion gozamenerako espazioak izatea nahi dugu", adierazi dute, eta dei egin diote jaietara bertaratuko direnei "edozein eraso matxistaren aurkako eragile aktibo izan daitezen". Amaitzeko, autodefentsa eta borroka feministaren izenean emakume guztiak edozein erasori erantzuteko "legezkotuta" daudela gogorarazi dute.

Mobilizazioa eta gero, neska eta blusen kuadrillek haien pankartak erakutsi dituzte Aihotz plazan. Guztira, hogei pankarta baino gehiagok apaindu dute plaza. Erakusketarekin batera, Batzordeak Palestinako herriarekin elkartasuna erakusteko sortu duen zapia erosteko gune bat jarri du martxan Aihotz plazan. Bost euroren truke eskuratu ahal da, gatazkara bideratuko direnak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago