Egitaraua | Abuztuak 7

Gazteek eguna bereganatuko dute, haientzat antolatutako hamaika jarduerekin

Erredakzioa 2024ko abu. 7a, 08:30

Iazko Zeledon eta Edurne Txiki, jaia girotzen. Argazkia: Gasteizko Udala

Gasteizko jaien ekuatorean, jai giroan guztiz murgilduta, Andre Maria Zuriaren plazak Zeledon eta Edurne Txikiri ongietorria emango die. Haurrek egingo diote harrera eta lore eskaintza Andre Maria Zuriari 10:45ean, eta Edurne eta Zeledon Txiki izango dira haien ordezkariak jaitsieran, 12:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Doctor Deseo talde bilbotarrak joko du Foru plazan.

EGITARAUA | Abuztuak 7, asteazkena

10:00 Txiki-argazki, Plaza Berrian.

10:30 Pintxo pote solidarioa, Arka plazan.

11:oo Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa, kalez kale San Prudentzio kaletik hasita.

11:00 Haurrentzako jolasak, Urrezko Zeledonen plazan.

12:00 Jotak: Voces Riberas, Prado parkean.

12:00 Kalejira, San Prudentzio kalean hasita.

12:00 Herri kirolak, Foru plazan.

12:00 Haurrentzako jolasak, Arka plazan.

12:00 Kalez kaleko Baina-Akelarrea, San Prudentzio kaletik abiatuta.

12:30 Haurrentzako ikuskizuna: Oh-Pera Zirko Txosko, Peñafloridako Kondearen parkean.

12:30 Urdaiazpiko eta 'falzue' dastatzea, Santa Barbara plazan.

12:30 Ginkana musikarekin, kalez kale: Eskola kalea, Santa Maria, Frai Zacarias Martínez kalea, Santa María plaza eta Goiuriko plazan.

13:00 Bertso-saioa: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Gorka Pagonabarraga eta Maialen Lujanbiorekin. Aihotz plazan.

13:00 XVIII. Traineru-estropada, Santa Barbara plazan.

13:00 III. Akelarre monologo-saioa, Kutxa plazan.

13:45 Erraldoien Konpartsaren dantzaldia, Florida parkean.

17:00 Joateko kalejira, Edurne eta Zeledon Txiki tartean direla, Plaza Berritik.

17:15 XII. esku-pilota jaialdia, pintxo eta ardo dastatzeaz lagunduta, Foru plazako pilotalekuan.

17:30 Baina Zone, Berpizkundearen plazan.

17:30 Batasuna Summer Festival Last Monkey Dj festibala, Green Capital plazan.

18:00 Umeentzako jaia Edurne eta Zeledon Txikiarekin, Santa Barbara plazan.

18:30 Gora Palestinar Erresistentzia - Manifestazioa, Andre Maria Zuriaren plazatik.

19:00 Eh, Mertxe!, Falerina lorategian.

19:00 - 21:30 Dantzaldiak: Belle & Blue, Florida parkean.

19:00 Haurrentzako dantzalekua: Trasgos, La Banda del Drac. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

19:30 Umore txokoa: Javi Sancho, Prado parkean.

19:30 Las nubes obra, Pepe Viyuelarekin, Principal antzokian.

19:45 Juan Mari Beltrán & Fanny Desk, Santa Maria plazan.

20:30 Somos Humus, Falerina lorategian.

20:30 Itzultzeko kalejira, Edurne eta Zeledon Txiki tartean direla, Jesus Guridi kalean hasita.

21:00 Bengo, Txosnetan.

21:15 Larrain-dantza eta Txulalai, Santa Maria plazan.

22:00 Roba Estesa, Txosnetan.

22:30 Los Panchosen omenez, Probintzia plazan.

23:00 Sara Zozaya, Aihotz plazan.

23:00 Piroteknia ikuskizuna, Pirotecnia Xaraivaren eskutik, Mendizabalatik.

23:00 Zibilito Records, Txosnetan.

23:00 - 02:00 KaletaRock Fest, Arka plazan.

23:55 Buhos, Txosnetan.

00:00 Doctor Deseo, Foru plazan.

00:30 Jamaica Show orkestra, Plaza Berrian.

02:00 Vutron, Txosnetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago