Egitaraua | Abuztuak 5

Gasteizek omenaldiz eta musikaz beterik emango dio ongietorria Andre Maria Zuriaren egunari

Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 08:00

Andre Mari Zuria da egun handiaren ikurra. Argazkia: Gasteizko Elizbarrutia

Jaien egun handiari harrera egin diote Egunsentiko Arrosarioaren Prozesioak eta mezak. 9:00etan, urtero bezala, Blusek eta Neskek Andre Maria Zuriari lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua egingo dizkiote. Ondoren, kaleko giroaz eta hainbat musika gunez gozatu ahal izango dute hirigunera bertaratzen diren guztiek.

EGITARAUA | Abuztuak 5, astelehena

10:00 Arabar bola-jokoaren 57. erakustaldia, Foru plazako bolatokian. (egunero, jaietan zehar)

10:30 Bigantxak, Iradier Arenan. (egunero, jaietan zehar)

10:30 Gotzain meza, buruan Gasteizko apezpiku Juan Carlos Elizalde izango delarik. Eskaintza eta ohorezko aurreskua Udalbatzaren eskutik, San Migel elizan.

10:30 Andre Maria Zuriaren jaietako eskuz binakako Euskal Pilota Txapelketa eta Green Capital Emakumezkoen palako txapelketa, Foru plazako pilotalekuan. (egunero, jaietan zehar)

11:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta.

11:00-14:30 Andre Maria Zuriaren jaietako azoka, Santa Barbara plazan. (egunero, jaietan zehar)

11:00 - 14:00 San Prudentzio Adinekoei laguntzeko zentro integrala eta Aurora Etxebizitza komunitarioa.

11:30 - 14:00 Abentura gunea haur eta gazteentzat, Arriaga parkean: puzgarriak, jolasak, kirol-pistak, abentura-gunea 'Izan Pirata!', Gargantua (egunero, jaietan zehar)

11:30 Erraldoien konpartsaren dantzaldia, San Migel elizako eskaileretan.

12:00 Jotak, Prado parkean.

12:00 Haurrentzako ikuskizuna: Finito-Infinito Trotamundos, Peñafloridako Kondearen plazan.

12:00 Gasteizko Zortzikoa, Soka-dantza, Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda, Plaza Berrian.

12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. Kalez kale, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta.

12:00 Trikitixa, Udal Folklore Akademiako trikitilarien eskutik, Aihotz plazan. (egunero, jaietan zehar)

12:00 Herri kiroletako Andra Mari Zuria txapelketa. Aizkolariak (bikoteka). Gizonezkoen harri-jasotzea eta ingude-altxatzea. Foru plazan.

12:00 - 14:30 Zoko arabiarra, Juan de Aiala plazan. (egunero, jaietan zehar)

13:00 Bertso-saioa: Aroa Arrizubieta eta Unai Iturriaga, Aihotz plazan.

13:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. Kalez kale, Foru plazatik abiatuta.

13:00 Udal Musika Banda eta Mulixka Dantza Taldea, Florida parkeko kioskoan.

13:00 Omenaldia ikurrinari, Blusen eta Nesken batzordearen eskutik, Plaza berrian.

16:30 Joateko kalejira, "Gasteizko Jaiak" Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioa. Plaza berritik, Dato eta Florida kaleetan barrena, Errioxa kaleraino. (egunero, jaietan zehar)

17:00 - 20:30 Abentura gunea haur eta gazteentzat, Arriagako parkean. (egunero, jaietan zehar)

17:00 Joaneko kalejira, Blusen eta Nesken Batzordea. Espania plazatik, Dato eta Florida kaleetan barrena, Errioxa kaleraino. (egunero, jaietan zehar)

17:00 DJ Martinikos, Ospitale plazan.

17:15 Andre Maria Zuriaren txapelketa Finalerdia, Ogeta pilotalekuan.

17:30 La Rave de Los Alegrios by Axier K, Green Capital plazan.

17:30 DJ Biznietos, Oroimenaren plazan. (egunero, jaietan zehar)

18:00 - 20:00 Pilotagune: Eskola kirolaren eguna, Foru Plazako pilotalekuan.

18:30 - 21:30 Naizarai txistulariak, Erdialdea eta Hirigune Historikoan.

18:30 - 20:00 Gargantua, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian. (egunero, jaietan zehar)

18:30 Arabar bola-jokoaren IX. txapelketa, Foru plazako bolatokian. (egunero, jaietan zehar)

19:00 Stilt, Falerina lorategian.

19:00 Haurrentzako dantzalekua: Triki, dantza, txiki!, Ziortza eta Leire. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

19:00 - 21:30 Dantzaldia, Florida parkeko kioskoan.

19:00 - 02:00 Azoka arabiarra, Juan Aiala plazan. (egunero, jaietan zehar)

19:30 Umore txokoa: Alex O'Dogherty, Prado parkean.

19:30 El novio de España, Juan Carlos Rubio. Principal antzokian.

19:45 Idoia, Santa Maria plazan.

20:00 Itzultzeko kalejira, "Gasteizko Jaiak" Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioa. (egunero, jaietan zehar)

20:30 The Mothercrow, Falerina lorategian.

20:30 Itzultzeko kalejira, Blusen eta Nesken Batzordea. (egunero, jaietan zehar)

21:15 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Santa Maria plazan.

22:00 - 01:00 Fanfarreak: Kilkir eta Ezberdinak, Erdialdea eta Hirigune Historikoan.

22:00 El novio de España, Juan Carlos Rubio. Principal antzokian.

22:00 The Capaces, Txosnetan.

22:00 Disko-Baina mugikorra, Santa Barbara plazan. (egunero, jaietan zehar)

22:00 Igel-joko musikala, Pedro Orbea kalean. (egunero, jaietan zehar)

22:30 Rumbo a Tijuana, Probintzia plazan.

23:00 Modus Operandi, Aihotz plazan.

23:00 Gasteizko Piroteknia ikuskizunen erakustaldia: Pirotecnia Martí. Mendizabalan.

23:00 Tooth, Txosnetan.

23:30 - 03:00 Nonbait gau-jaia, Arka plazan.

23:50 Margodisko, Dj Krosskorekin. Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian.

23:55 Segismundo Toxicomano, Txosnetan.

00:00 Nil Moliner, Foru plazan.

00:30 Orkestra: La Mundial, Plaza Berrian.

02:00 Arosound DJ, Txosnetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago