Egitaraua | Abuztuak 4

Zeledonen jaitsiera, erromerien eta fanfarreen soinu bandarekin

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 3a

Astelehenean inauguratuko ditu jaiak Zeledonek. Argazkia: ALEA

Iñaki Kerejazuk Gasteizko jaiei hasiera emango die Zeledonen jantzian. Zenbait fanfarreek eta erromeriak lagunduko diote gaur, eta Bulegok emango du kontzertu nagusia Foru plazan. Hurrengo egunetarako 400 ekitaldi baino gehiago daude antolatuta.

EGITARAUA | Abuztuak 4, astelehena

18:00etan izango da 2025eko jaiei hasiera emango dien suziriaren jaurtiketa, eta Zeledonen jaitsiera. Udal Musika Bandak, Udal Txistulari Bandak zein Arabako Aldundiko Txistularien Bandak eta FML Pirotekniaren suziriek lagunduta.

19:00 Dantzaldia Jamaica taldearekin, Florida kioskoan.

19:00 Familiak plazara, haurrentzat, Joxe Mendizabalekin, Fdez de Pierola lorategian.

21.00 Larrain-dantza eta txulalai, Udal Folklore Akademiako gaita jotzaileekin, Aihotz plazan.

21:00 Kontzertua: Mildeo, txosnagunean.

22:00 Kontzertua: Olatz Salvador, txosnagunean.

22:00 Farolen prozesioa, erdialdetik.

22:30 Zezen suzkoa, Olagibel kalean.

23:00 Kontzertua: Pluk, txosnagunean.

00:00 Kontzertua: Bulego, Foru plazan.

00:00 Kontzertua: Akerbeltz erromeria eta ondoren DJak, txosnagunean.

00:30 Dantzaldia Orekka taldearekin, Arka plazan.

00:30 Taxxara orkestra, Plaza Berrian.


Egunero Foru plazan:

10:00, 17:30 eta 18:00 Arabar bola jokoaren 60. erakustaldia.

10:30 Eskuz binakako Euskal Pilota Txapelketa eta Green Capital Emakumezkoen palako txapelketa.

12:00 Herri kiroletako Andre Maria Zuriaren txapelketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago