Blusa eta neskaren eguna

Basatiak kuadrillak lortu du lehenengo saria aurten ere ardo upel lasterketan

Erredakzioa 2024ko uzt. 25a, 14:11

Santiago eguneko lasterketa ezagunak hamaika kuadrilla eta 76 parte hartzaile batu ditu, hemeretzi taldetan banatuta.

Ardo upelen lasterketaren podiuma osatu dute Basatiak blusa eta nesken kuadrillak, lehenengo sariarekin, Akelarre kuadrillak bigarren sariarekin eta Siberiarrek hirugarren sariarekin. Siberiarrek kuadrilla alaienaren saria ere lortu dute gaur, hirugarren postuarekin batera. Sarien artean dago 225 litroko ardo upela, helmugara iristen lehenak izan direnentzako. Beste opari batzuk izan dira txapelak, pintxoak eta ardoa hartzeko bonuak eta zahagiak, besteak beste.

2015. urtera arte asto lasterketa ospatzen zen Gasteizko jaietan, baina azken urteetako polemikak tarteko, kendu egin zen egitarautik. Upel lasterketak ordezkatu zuen, eta pozez hartzen dute urtero blusa eta neskek ardo upelak aldapan gora eta behera garraiatzeko lana, udaletxeko eraikinaren inguruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago